- Urnietako Udalak ohartarazi duenez, bozka udal pilotalekuan eman beharko da igande honetan, eta ez Lekaio kultur etxean aurreko hauteskundeetan bezala.
Hauteslekuaren aldaketa gauzatu da frontoiko eremua askoz zabalagoa delako, eta horrek segurtasun distantziak bermatzea ahalbidetzen duelako. Horretaz gain, bestelako neurri bereziak hartu dira, eta bizpahiru pertsona egongo dira momentu oro sarbideak kontrolatzeko eta eraikinaren barruan jendeari dagokion gunera bideratzeko.
Helburua jende pilaketak saihestea da eta gutxieneko distantziak mantentzea ezinbestekoa izango da. Gehienez, 120 egon ahalko dira momentu bakoitzean frontoiaren barruan. Musukoa eramatea ere derrigorrezkoa da.
Pilaketak ez egoteko garrantzi-tsua da jendea modu mailakatu batean iristen joatea. Aurreko hauteskundeetan jende gehiena 12.00etatik 14.00etara joan ohi da, eta, beraz, ordu horietatik kanpo joatea gomendatzen da.