Kulturaz beteta hasi dute uztaila Legorretan
Pelikulak, tailerrak, magia saioak eta mendi irteerak antolatu dituzte kulturari bultzada emateko
- Pandemia honek eragindako kalteak hainbat sektoretan izan dira nabarmenak, eta horietako bat kultura da. Udal askok erabaki dute horixe bera indartzea, eta horietako bat Legorretako Udala izan da, herriko eragileekin elkarlanean. Hala, hilabete honetarako eskaintza zabala antolatu dute, herritarrek gozatu eta ikasi ahal izan dezaten. Herri Antzokian bi pelikula emango dira; ostegun honetan 1917 filma eta uztailaren 26an The Gentlemen; lehena 21.00etan eta bigarrena 19.00etan. Horrez gain, 10-15 urte bitartekoentzat dronen tailerra ere antolatu da uztailaren 10erako, eta izena liburutegira deituta eman daiteke. Asier Kidam magoak hilaren 16an bisitatuko du Legorreta, 19.00etan, plazan saioa eskainiz. Amaitzeko, mendi irteera ere antolatu da Pikuk taldearekin elkarlanean, uztailaren 18rako. Modu honetan, kulturaren eta sortzaileen sektoreari bultzada eman nahi diote.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Trabajo en 'auzolan' para iniciar a las excavaciones en el poblado de la Edad de Hierro de Munoaundi
-
“Sin activismo y decisión política, el euskera corre un riesgo muy importante”
-
“Hemos superado en ambición los proyectos estratégicos que marcamos”
-
“Los ecosistemas locales de cuidados retrasan el ingreso de una persona en una residencia”