- Oiartzungo Udalak jakitera eman duenez, aurten ez dira auzoetako festak ospatuko auzoetako elkarte, Jai Batzorde eta Udalak hala erabakita. COVID-19ak eragindako osasun larrialdi egoerak herriko festak osasun segurtasun neurri guztiekin antolatzeko baldintzarik ez dagoelako hartu da erabaki hau.
Gogorarazi dutenez, Udalak eta auzoetako eragileek bilera egin zuten joan den astean bertan. Xanistebanak bertan behera uzteko irizpide eta arrazoi berdinengatik erabaki da auzoetako jairik ez ospatzea aurtengo udan. Arrazoi nagusia jende pilaketak ekiditea da.