- Gazte Bidean zerbi-tzuak, Urretxu eta Zumarragako udalen nerabeentzako zerbitzuak, berriro ere ateak ireki ditu eta arreta presentziala berreskuratu du. Azken hilabeteotan, COVID-19 koronabirusa dela eta, online eskaini behar izan du bere aisialdi eskaintza.
Joan zen astetik, aldiz, osasun egoerak eskatzen duen protokolo guztiak jarraituz, eta, aldez aurreko hitzordua hartuta, 16.30etik 20.00tara irekitzen ditu ateak. Gazte Bidean zerbitzua 12-17 urte bitarteko gaztetxoei zuzendua dago.
Ekainean asteazkenetik igandera bitartean egongo da irekita, eta uztailean, berriz , astelehenetik ostegunera. Hilabete hauetan bertako zerbitzua, aire libreko jarduerak eta irteerak eta online zerbi-tzua uztartuko dira, beti ere, Urretxu eta Zumarragako nerabeei aisialdi hezitzailea eskaini aldera. Lehenengo irteera ostegun honetan izango da. Gaztetxoak Donostiara joango dira.
Informazioa lortzeko edota bertaratzeko txanda hartzeko Gazte Bidean zerbitzuko hezitzaileekin harremanetan jarri behar da. Horretarako, 609 702 708 telefono zenbakira deitu daiteke, gaztebidean@gmail.com helbide elektronikora idatzi edota Gazte Bidean zerbitzuaren Facebook edo Instagramera jo.