Síguenos en redes sociales:

Emakumeon* Plazako argazki saioak amaitu dira

Astigarragako 140 pertsonek parte hartu dute murala osatzeko ekimen honetan

- Amaitu dira Astigarragako Emakumeon* Plazako murala osatzeko egin diren argazki saioak. Udalaren esanetan, "partaidetza ikaragarria izan da", guztira 140 partaide egon baitira egindako hamalau saioetan.

Gogorazi dutenez, martxoan abiatu zen egitasmo hau: "Emakumeon* plazako iruditegiak Astigarragako emakumeen indarra, aniztasuna eta ahala ikusarazi eta sinbolizatu behar zituen, eta horretarako zer irudi aproposagoa Astigarragako emakumeena baino".

Deialdia egin eta egun gutxitan 257 izen-emate jaso ziren. Saioak lotu eta martxoaren 2an argazki saioak hasi ziren Nagore Legarreta argazkilariarekin, baina osasun larrialdi egoerak eten eta ekainera arte ezin izan zaie berriro heldu. "Pena handiz partaide batzuk argazki saioetara ezin joan utzi ditu aldaketak", azaldu dute. Dena dela, urbanizazio lanak aurrera darraite.