- Pasaiako Udalak jakitera eman duenez, bihar, ekainaren 24a izanik, Donibaneko Herritarren Arreta Zerbitzuko (HAZ) bulegoa itxita egongo da, San Juan zaindariaren eguna delako.
Aldiz, Trintxerpe eta Antxo barrutietako HAZ bulegoak herritarrei irekita egongo dira egun horretan, baina aurretiazko hitzordua eskatu beharko da. Horretarako, telefono honetara deitu beharko da: 943 344 034.
Pasaiako Udaletik gogorazi dutenez, bihar irekita dauden bulegoen ordutegiak hauek izango dira: Trintxerpen, 8.00etatik 14.00etara eta Antxon, 7.30etik 13.30era.