Síguenos en redes sociales:

Zumarragako Udalak kirol ikastaroak antolatu ditu

Indoor txirrindularitza, igeriketa, tenisa eta padela egiteko aukera egongo da

- Zumarragako Udaleko kirol zerbitzuak indoor txirrindularitza, haurrentzako igeriketa, padel eta tenis ikastaroak antolatu ditu uztailerako.

Indoor txirrindularitza ikastaroa astelehen eta asteazkenetan izango da, 19.00etatik 20.00etara. Haurrentzako igeriketa ikastaroari dagokionez, ekainaren 29an hasiko da eta uztailaren 28an amaitu. Ikastaroa goizez izango da eta prezioa 53,90 eurokoa izango da Ispilla kiroldegiko bazkideentzat eta 82,80 eurokoa bazkide ez direnentzat.

Padel eta tenis ikastaroei dagokienez, Argixao estadioan emango dira, goizez. Ikastaro bakoi-tzak zortzi eguneko iraupena izango du, uztailaren 6an hasita. Gehienez sei ikaslek parte hartu ahal izango dute eta gutxienez lauk. Prezioa 40 eurokoa izango da.

Ikastaro hauetan parte har-tzeko Ispilla kiroldegira jo behar da. Bertako telefono zenbakia 943 724 961 da.