Síguenos en redes sociales:

Urola Garaiko museoetan, bisita gidatuak doan

Sarrerak Antioko interpretazio zentroko turismo bulegoan jaso behar dira

- Urola Garaiko baliabide turistikoetan bisita gidatuak doan izango dira, bizilagunek baliabide turistikoak ezagutzeko eta ondoren ezagu-tzera emateko.

Aikur erle museoan larunbatean (12.30) eta hilaren 28an (11.00) egingo dituzte doaneko bisita gidatuak, Urrelur museoan hilaren 27an (12.00) eta Igartubeitin hilaren 27an (17.00) eta uztailaren 4an (17.00). Iparragirreri buruzko doaneko bisita gidatua uztailaren 4an izango da (11.00) eta Urretxu eta Zumarragan trenbideak eta industriak izan zuten eraginari buruzkoa uztailaren 5ean (11.30).

Gainera, ekainean Antioko interpretazio zentroko sarrera doanekoa izango da. Antioko bisita gidatua eta Urrelur museoko sarrera beti doan izaten dira.

Sarrerak jasotzeko Antioko turismo bulegora joan behar da. Lenburrek oraindik ez ditu bere baliabideak ireki. Irekitzen dituenean, bertakoek onurak izango dituzte.