- Iragarrita zegoen bezala, Azpeitiko Udalak ostegunean egin zuen Esklabak-Iturzulo eremua urbanizatzeko proiektuaren bigarren fasean egitekoak diren babestutako 67 etxebizitzak (39 babes ofizialekoak eta 28 tasatuak) adjudikatzeko zozketa (254 lagunek hartu zuten parte).
Zozketan babes ofizialeko etxebizitza eskuratu dutenek hilaren 29an eta uztailaren 2an egingo dute aukeraketa eta etxebizitza tasatua lortu dutenek uztailaren 6 eta 9an. Orain, Udalak obraren lehiaketa publikoa abiatuko du "datorren urtearen hasierarako martxan izateko asmoz".