Arroabean oinezkoen segurtasuna hobetuko da
Zestoako Udalak Arroabea eta bide berdea lotuko dituen obra atera du lehiaketa publikora, 163.000 euroko aurrekontuarekin
- Arroabean oinezkoen segurtasuna hobetzeko proiektuaren kontratazio prozesua abiatu du Zestoako Udalak. Lanek 163.609 euroko aurrekontua dute eta horiek egiteko interesa duten enpresek hilaren 26ra arte aurkez ditzakete beren proposamenak udaletxean (lizitazioaren baldintzak Udalaren zestoa.eus webgunean ikus daitezke).
Udaletik jakinarazi dutenez, enkantera ateratako proiektuaren helburua "GI-631 errepidean oinezkoen segurtasun baldintzak hobetzea da". Horretarako, aurrikusitako obrak "errepidean kokaturik dagoen Zestoa-Zumaia geltokiranzko irisgarritasuna eta Gipuzkoako Foru Aldundiak egingo duen bide berdearekin lotura segurua bermatuko ditu".
Proiektuaren ezaugarriei dagokionez, GI-631 errepidean semaforoa eta zebrabidea jarriko dira (0+200 puntu kilometrikoan).
Edonola ere, Udalak abian jarri duen lehiaketa publikoa herritarrek denbora luzean aldarrikatu duten bide berdearen proiektuari lotuta dago. Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak Narrondo-Arroabea auzoak lotuko dituen bide berdearen proiektua gauzatuko du eta bide hori Arroabeko erdigunearekin lotzeko ardura Udalari dagokio. Ondorioz, lizitatutako obrak "etorkizuneko bide berdearekin lotura egiteko balioko du".
Era berean, proiektu honekin Arroabetik Zestoa-Zumaia norantzan dagoen autobus geltokira iristeko oinezkoen segurtasuna bermatuko da: "Gaur egun errepidea gurutzatu behar da, inolako pasabiderik gabe" eta obra egin ondoren arrisku horrekin amaituko da.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Cinco directoras presentarán sus películas en Tabakalera este mes de mayo
-
"Publikoa ai do!" abestia Ordiziako Euskal Eskola Publikoen Jaiaren erdian
-
El abogado del acusado de la muerte de Lukas Aguirre no hará escrito de defensa si no se amplía el plazo
-
Asensio asegura no tener "ninguna preocupación" ante una posible citación judicial