- Koronabirusak eragindako egoerara moldatuta bada ere, Udal Ludotekak eta Elgoibarko Izarra elkarteko Atxutxiamaika taldeak 2008 eta 2014 urteen bitartean jaiotako haurrentzako aisia eskaintza antolatu dute uda honetarako elkarlanean.
Prestatutako eskaintza uztaileko bi hamabostalditan banatuko da (lehen txanda uztailaren 1etik 15era izango da eta bigarrena 16tik 30era) eta jarduenak 10.00etatik 13.00etara garatuko dira.
Edonola ere, aisialdiko egitasmoetan parte hartu nahi duten haurrek bihar arte eman dezakete izena Internet bidez. Matrikularen prezioa 64 eurokoa da (58 euro Ludotekako eta Elgoibarko Izarrako bazkideentzat).
Segurtasuna bermatzeko, haurrek musukoa eta beharrezko materiala (ura barne) eraman beharko dute etxetik egunero. Era berean, jende pilaketa ekiditeko lau gune zehaztuko dira haurrak elkartu eta jasotzeko.