Zuloaga Etxeko ikasgela gaur irekiko dute lehen aldiz
Berrogeialdia hasi zenetik itxita zeuden hamalau ikaspostu berreskuratu ditu Hondarribiko liburutegiak
- Astelehen honetan Hondarribiko Zuloaga Etxea Udal Liburutegiak ikasgela zabaldu du lehen aldiz egungo baldintzetara egokitua. Eraikin publikoa pasa den astelehenean ireki zen, baina soilik liburuen maileguetarako. Udaletik azaldu zutenez, ikasgelaren irekiera ekainaren 7ko lehendakariaren 13/2020 dekretua jarraituz egiten da, zeinaren bidez trantsizio-prozesuaren 3. fasea kudeatu eta aplikatzeko arauak ezartzen diren Euskal Autonomia Erkidegoaren esparrurako. Juan Luis Silanes Kultura zinegotziak pasa den astean adierazi zuenez, hamalau ikaspostu zabalduko dira, segurtasun distantziari emango zaiolako lehentasuna. Ikaspostu batera sartzeko, hi-tzordua eskatu beharko da aurretik Zuloaga Etxean bertan. Bi txanda ezarriko dira, goiz eta arratsaldez, eta komunak nahitaez itxita egongo dira. " Itzulitako liburuentzako astebeteko berrogeialdia ezarriko da, hamabost egunekoa ordezkatuz", amaitu du Silanesek.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
“Para mis cuadros tengo que saber qué emoción quiere el cliente que transmita"
-
Euskadi registra 1,95 trabajadores por cada pensionista y la diferencia se recortará
-
La tienda de discos Bloody Mary cumple 35 años: “A mí la música me ha salvado la vida”
-
Bolo-Bolo Weekend, “una nueva etapa” en Bloody Mary