Eibarko udalekuak egitea erabaki du Udalak
Matrikula bihartik ostiralera bitartean egin ahalko da, modu presentzialean, Indianokua Gaztelekuan
- Udalaren Gazteria Batzordeak "COVID-19ak eragindako egoerara egokitutako udalekuak" egitea erabaki du, aho batez. Hori dela eta, Eibarko neska-mutikoek aurten ere adin-tarte ezberdinei zuzenduta dauden Oporrak Afariketan, Udan Jolasean eta Firin Faran Abuztuan programekin disfrutatzeko aukera izango dute.
Hori bai, aurtengo udalekuetan ez dira Eibartik kanpora irteerarik ezta igerilekuetan jarduerarik izango. Gainera, umeek derrigorrean jarri beharko dituzte maskarillak eta taldeak, gehienez ere, hamaika neska-mutikok osatuko dute.
Udalekuetarako izena eman zutenek bihartik ostiralera bitartean egin ahalko dute matrikula (9.30etik 13.30era eta 16.00etatik 18.00etara) Indianokua Gaztelekuan. Aurrematrikula egin ondoren ez joatea erabaki dutenei hori jakinaraztea eskatzen zaie. Horretarako 688 892 666 zenbakira wasap-a bidali edota 943 206 231 telefonora dei egin daiteke.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Que se anden al loro en Donostia y en Azpeitia, que los legazpiarras vienen pegando fuerte
-
Una sentencia obliga a BPXport a aplicar subidas salariales del 16,3% en el polideportivo de Zarautz
-
La Semana del Empleo de Irun ofertará 380 puestos de trabajo
-
Oñati, punto de encuentro arqueológico desde este miércoles