Azkoitiko Udal Liburutegiak ikasketa gelak ireki ditu
Gelak %60ko edukiarekin zabaldu dira eta ondorioz zortzi pertsona sar daitezke bakarrik ikastera
- Oraindik ohiko egoeretan eskaintzen dituen zerbitzu guztiak berreskuratu ez dituen arren, Azkoitiko Aizkibel Udal Liburutegiak normaltasunera bueltatzeko pausoak ematen jarraitzen du.
Hala, joan den ostiraletik ekipamenduaren ikasketa gelak erabil daitezke baina %60ko edukierarekin.
Hori dela eta, "gehienez, zortzi pertsona sartu ahalko dira geletara ikastera eta libururen bat kontsultatu nahi izanez gero, liburuzainari egin beharko zaio eskaera", azaldu dute Udaletik.
Era berean, Udal arduradunek gogorarazten dute "segurtasun neurriak jarraitu behar direla" eta, ondorioz, "musukoa erabiltzea beharrezkoa dela".
Bestalde, Aizkibel Udal Liburutegiko materialen bat maileguan hartu nahi duten herritarrek 943 850 898 telefono zenbakira dei eginez edota liburutegia@azkoitia.eus helbidera idatziz egin dezakete eskaera.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Que se anden al loro en Donostia y en Azpeitia, que los legazpiarras vienen pegando fuerte
-
Una sentencia obliga a BPXport a aplicar subidas salariales del 16,3% en el polideportivo de Zarautz
-
La Semana del Empleo de Irun ofertará 380 puestos de trabajo
-
Oñati, punto de encuentro arqueológico desde este miércoles