Osasun-alarmak desorekak eragin ditu aurrekontuetan
- Txingudiko Mankomunitateak ekitaldi honetarako aurreikusita zituen inbertsioak birprogramatzeko erabakia hartu zuen atzo, Irunen dituen instalakuntzetan ospatutako kudeaketa-sozietatearen Batzar Orokorraren ezohiko saio batean.
Erabakia osasun-alarmaren ondoriozko aurrekontu-desorekarengatik hartu izan behar du Mankomunitateak; hain zuzen ere, azken hilabeteetan herritarrei eta enpresei laguntzeko zenbait neurri hartu ditu Txingudiko Zerbitzuakek eta honek erakundearen diruzaintzan ondorio nabarmenak izan ditu. Izan ere, erakunde publikoak aurreko ekitaldietan sortutako mozkinak osasun-alarmako hilabeteetako ordainketei aurre egiteko erabili izan behar ditu.
Hasiera batean, ordainketei aurre egiteko erabilitako ditu kopuruak ekitaldi honetan egin behar ziren inbertsioak gauzatzeko aurreikusten ziren, eta hauen faltak proiektuen lehentasunak aldatzera behartu du. Beraz, 2020rako aurreikusitako inbertsio batzuk datorren urtera atzeratuko direla aurreikusi dute Batzar Orokorraren kideek eta inbertsioak gauzatzeko lehentasun-ordena bat ezarri da.
Lehenik eta behin, gaur egun egiten ari diren obrak bukatzeari emango zaio lehentasuna; adibidez eta besteak beste, Hondarribiko ibarbideak drainatzearen proiektuari.
Aurreko ekitaldietako aurrekontu-gerakinari esker, ur-jardueran aurreikusitako lehentasunezko inbertsio-proiektuetarako finantzaketa nahikoa badago ere, hondakinen jardueran eragin handiagoa izan dute neurri ekonomikoen ondorioek. Hortaz, kreditu-eragiketa bat egin beharko da edo erositako ibilgailuen entrega 2021era atzeratu beharko da. Hondakinen arloan, lehentasunezkotzat jo da hondakinak kudeatzeko eta hiri-garbiketako aplikazioa garatzea eta materiala erostea.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Las baserritarras podrán seguir con la tareas de carga y descarga en la calle San Juan mientras duren las obras de La Bretxa
-
La jefatura de los bomberos de Donostia pide que cese el "escarnio público"
-
Junio ha sido en Legazpi el más caluroso desde 1976 y el más seco desde 2005
-
Andoain recupera el sonido de la fragua