- Oiartzungo azkeneko ezohiko batzarran COVID-19aren ondorioz kaltetuak izan diren herriko komertzio, zerbi-tzu eta ostalaritza jarduerak berrabiarazteko 150.000 euroko dirulaguntzak onartu ziren.

Janire Mitxelenak EAJ/PNV zinegotzi taldearen izenean hitz egin zuen: "Ados gaude COVID-19ari aurre egiteko neurriekin eta baiezkoa emango dugu. Baina azpimarratu nahi dugu diru-laguntza hauetan herriko establezimendu guztiak kontuan hartu diren bezala, bono sisteman ere gauza bera egitea oinarriak aldatuz. Modu horretan, herriko denda txiki bat bera ere ez baztertzeko".