- Aurten ez da xanistebanik ospatuko abuztuaren 2tik 6ra, Jai Batzordeak eta Oiartzungo Udalak hala erabakita aste honetako bileran. Jai Batzordeko 22 eragilek ahobatez hartu zuten erabakia.
"COVID-19ak daraman eboluzio positiboa mantenduko balitz, ekintzak berreskuratzen eta normaltasunera itzultzeko pausoak eman behar dira", esan du Udalak. Kontrolatu daitezkeen ekintzak eta zerbitzuak hasiko dira udan, beti ere prebentzio neurriak beteta.
Hori dela eta, Udala udarako kultur eskaintza antolatzen ari da. Uda Kulturalaren agenda udan zehar gauzatuko da.