Síguenos en redes sociales:

Elizaldeko aparkalekuak, berriz txandakakoak

Bihartik aurrera, Oiartzungo Landetxe eta Beheko Plaza ohiko ordutegira itzuliko dira

- Landetxe eta Beheko Plazako udal aparkalekuak berriz txandakakoak izango dira bihartik aurrera. Astelehenetik larunbata goizera, Beheko Plazan hiru orduz aparkatu ahal izango da, 8.00etatik 14.30era, eta Landetxen gehienez sei orduz, ordutegi beraren barruan.

Oiartzungo Udaletik gogorazi dutenez, Euskal Herria plazako aparkalekuak duela aste batzuk hartu zuen txandakako ordutegia, zerbitzuetara hurbiltzea errazteko. Beraz, aste honetan, Elizalde auzoan dauden hiru udal aparkalekuak berriz ohikotasunera itzuliko dira.