‘Otsotruk’, bigarren erabilera emateko
Ataungo Otsotarrak elkarteak ekimena jarri du abian, gauzak berreabiltzeko asmoarekin
- Etxean gordeta ditugun eta erabiltzen ez diren gauzei bigarren erabilera bat emateko asmoz, Ataungo Otsotarrak elkarteak Otsotruk izeneko ekimena jarri du martxan. Hain zuzen, Whatsapp talde bat sortu dute.
Truke edo salmentarekin zerikusia duten gauzak partekatuko dira, eta artikulua jartzerakoan, argazkia, azalpena, salneurria eta produktuaren egoera zein diren azaldu beharko dira. Ondoren, behin taldera hori igota, “niretzat” lehen idazten duenak eskuratuko du produktua, eta mezu pertsonalen bidez adostuko dute noiz eta nola hartu materiala. Trukea egiteaz gain, norbaitek zerbait beharko balu edo artikulu zehatz baten bila baldin badabil, taldean galdetu dezake horren inguruan.
Taldean parte hartzeko, izen-abizenekin mezu bat bidali behar da 679 78 24 69 edo 610 33 87 58 zenbakira.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Andoain deberá devolver la mitad de la subvención para el estudio de la N-I
-
Oñati ejecutará ocho proyectos elegidos por la ciudadanía
-
Los carnavales de Trintxerpe cerrarán Euskadi Etorbidea el fin de semana
-
Zaporeak y Salvamento Marítimo Humanitario acercarán su labor solidaria a la ciudadanía en el Pasaia Itsas Festibala