Síguenos en redes sociales:

Gaur hasiko dira tamainu handiko trasteak berriro ere jasotzen

Eibarren astelehenero jasoko dituzte eta Elgoibar, Soraluze, Mendaro, Deba eta Mutrikun ostegunero

- Debabarreneko mankomunitateak gaur berreskuratuko du bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzua.

Hori dela eta, gaurtik aurrera tamainu handiko hondakinak (altzariak, hozkailuak, garbigailuak, telebistak, musika-ekipoak, ordenagailuak€) astelehenero jasoko dira Eibarren eta ostegunero Soraluze, Elgoibar, Mendaro, Deba eta Mutrikun.

Hondakinak ateratzeko Mankomunitatearen 943 700 799 telefono zenbakira deitu behar da (astelehenetik ostiralera eta 9.00etatik 14.00etara) "trasteak utziko diren lekua zehazteko.

Tresnak edukiontzi-punturik hurbilenean utzi behar dira "20.30etik 21.30era bitartean".