- Ostalaritza terrazen eremua bikoizteko aukera ematea eta bete beharreko baldintzak onartu ditu Oñatiko Udalak. Terrazek azalera bikoitza hartzeko baimenak epe jakina dauka, larrialdi egoerak irauten duen bitartean, eta beti ere posible den guneetan aplikatuko da. Azalera bikoitza izateak ez du esan nahi mahai kopuru bikoitza jar daitekeenik, baizik eta krisi aurretik Udalak baimendu zuen mahai kopuru bera muntatu ahal izango dela, eremu handiagoan jarrita.
Eskaerak udaletxean aurkeztu behar dira eta kasu bakoitza aztertuko da.