Historiaurreko hartzei buruzko hitzaldia, gaur Ataunen
Telematikoki Asier Gomez paleontologoak gidatuko du saioa, arratsaldeko 19.00etan hasita
- Euskal Herriko hartzak historiaurrean zehar hitzaldi birtuala izango da gaurkoan ikusgai, Atauniker elkarteak antolatuta. Hitzordua 19.00etan izango da Asier Gomez Olivencia paleontologoaren gidaritzapean. Interesatuek esteka honen bidez sartu beharko dira, ahal bada hitzordua baino lehenxeago: https://eu.bbcollab.com/guest/d1ce1dfceb1f47ce81fb7eca9058713c. Hitzaldiaren amaieran, Ataungo Troskaeta kobaren garbiketa prozesuaren ikus-entzunezkoa estreinatuko dute, gainera. Iban Toledo beasaindarren sorkuntzak bost minutuko iraupena du.
Egun, hartz arrea da Euskal Herrian topa daiteken espezie bakarra, Pirinioetan. Azken 300.000 urteotan, ordea, hainbat hartz espezie bizi izan dira, historian zehar, aldaketa bortitzen lekuko izan eta hainbat gizaki espeziekin partekatu dituzte kobazuloak. Horren lekuko da Ataungo Troskaeta koba, bertan leize-hartzen bilduma bat dago.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
El espectáculo de los recortadores vuelve a Azpeitia el día de Santiago
-
Sorotan Bele ofrecerá un concierto este viernes junto a la Banda de Música Ciudad de Irun
-
Detrás de la barrica, mejor que delante del toro
-
Eibar adjudica el proyecto de sustitución de las escaleras mecánicas de la plaza de toros