Síguenos en redes sociales:

Hernaniko azoka bitan banatuko da bihartik

Elikagaien postuak Urbietan kokatuko dira, eta landare saltzaileak Latsunbe Berrin

- Ostegunetan Hernaniko Urbieta kalean burutzen den azokan zenbait aldaketa egongo dira bihartik aurrera segurtasuna oraindik gehiago bermatzeko.

Honela, azoka bitan banatuko da. Udaletik jakitera eman dutenez, Urbieta kalean elikagaien hamar postuek jarraituko dute, baina landare saltzaileak Latsunbe Berriko kirol pistara lekualdatuko dira.

Gainera, postuen arteko distan-tzia handitu egingo da eta gutxienez sei metro utzi beharko dira eta erosleen ilarak gutxitzeko azokaren ordutegia luzatuko da. Bihartik aurrera, postuak 8.00etatik 15.00etara egongo dira zabalik.

Segurtasun distantzia errazago betetzeko, Urbieta kalea azokaren ordutegian trafikoari itxita egongo da bi norabideetan eta soilik oinezkoentzako esparru bat izango da.

Azkenik, udaltzainen aginduak betetzeko eskatu dute.