Síguenos en redes sociales:

Zabalik dago Villabonako Herritarren Arreta Zerbitzua

Gaurtik ostirala bitarte bulegora joan nahi dutenek aurrez txanda hartu beharko dute

- Gaurtik aurrera, maiatzaren 4tik 8ra, Amasa-Villabonako udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoa herritarrei zabalduko zaie, beti ere aurretiazko hitzorduarekin.

Beraz, bulegoan bertan hainbat administrazio izapide burutzeko aukera izango da, hala nola, obra baimenak, errolda-tzeak edota eskaerak.

Beraz, aste honetan arreta bulegora gerturatzea beharrezkoa ikusten duten herritarrek, aurretik telefonoz deitu edo e-postaz idatzi beharko dute eta bertaratzeko ordua ezarriko zaie. Txanda har-tzeko 943 692 100 telefonora deitu behar da edo zuretzat@villabona.eus helbidera idatzi.