- Azkoitiko EH Bilduk "positiboki" baloratu du joan den asteko Lurralde Batzordearen bilera "alkateak guztion arteko adostasunik gabe Azkarateko zabor planta ez dela eraikiko berretsi eta erabaki hori parte- hartze prozesu baten bidez gauzatuko dela behin eta berriz azpimarratu duelako".
Hala ere, koalizioaren ustetan "zabor plantaren proiektua momentuz etetea ezer baino hobea den arren, proiektua atzera botata egon beharko luke".
Bilduk ez du zabor planta babestuko eta Arau Subsidiarioen aldaketari buruzko proposamen bat prestatzen ari da "parte-hartze prozesuan aurkezteko".