- Udalak koronabirusaren krisiak eragindako kalteei aurre egiteko erakunde ezberdinek ateratako dirulaguntzen berri ematen duen atal berezia egokitu du mendaro.eus web gunean. Bertan langabeziaren, diru-sarreren murrizketaren, etxebizitzaren, kontziliazioaren edo oinarrizko behar eta horniduren arloetan aktibatu diren prestazioak aurkitzeko aukera dute herritarrek.