Síguenos en redes sociales:

Goierri Eskolak ate irekiak egingo ditu, online

Batxilergoko eskaintza larunbatean ezagutuko da 10.30ean, 'online', eta izena eman behar da aurrez

- Online erakutsiko du aurten Goierri Eskolak batxilergoko ikasketak egiteko eskain-tza. Larunbatean izango da, 10.30ean eta plataforma digital bidez egingo denez aurten aurkezpena, parte hartzeko gonbidapena beharko da; hori eskuratzeko ezinbestekoa izango da goierrieskola.eus helbidean izena ematea.

Nahiz eta ate irekien jardunaldia modu desberdinean egingo den, eduki bera izango da eta ikasketei, eskolan garatzen diren proiektuei eta programei buruzko informazioa emango da, eta hainbat ikasleren testigantzak ere ezagutu ahalko dira.

Goierri Eskolari zein ate irekien jardunaldiari buruzko informazio guztia goierrieskola.eus webgunean zein eskolaren sare sozialetan eskura daitekeela jakinarazi dute. Hala, larunbateko hitzordura animatzeko deia egin dute, COVID-19ak eragindako aldaketek ez dutelako etengo ate irekien jardunaldia.