Etxez etxeko liburu mailegu zerbitzua jarri dute Ordizian
Eskaerak liburutegia@ordizia.eus edo 943 805 635 telefonoan egin behar dira
- Atzo Liburuaren Eguna izan zen eta herri askotan ekimenak jarri ziren martxan. Ordiziaren kasuan, liburutegiko liburuen etxez etxeko mailegu zerbitzua abiatu dute Udalak eta Udal liburutegiak, hau da liburutegiko aleak irakurleen etxeetara eramango dituzte. "Egun hauetan hainbat pertsonak eskariak egin dizkigute eta zerbitzu publikoa bezala, uste dugu liburutegia irakurle konfinatuen zerbitzura ere badagoela, irten ezin duten irakurle helduen, haurren eta haurren irakurketaren beharra duten familienen zerbitzura", zehaztu dute.
Eskaerak liburutegia@ordizia.eus edo 943 80 56 35 telefonoan egin behar dira, astebarruan, 9.00etatik 13.00etara. Liburutegiko arduradunak eskaera jaso, liburua behar bezala prestatu, segurtasun eta garbitasun neurriekin, eta haren etxera eramango du. Liburuak osteguna baino lehen eskatu ahal izango dira eta astelehenetan egingo dira banaketak. Hasieran, zerbitzua antolatu bitartean, banaketa eguna aldatu daiteke horren berri liburutegiko arduradunak emango die erabiltzaileei. Liburuak irakurri ondoren itzultzeko, liburutegira deitu edo idatzi behar da eta jasotzeko sistema ezarriko da. Ondoren, itzulitako tituluak desinfektatu egingo dira eta berrogeialdi batetik igaroko dira, berriro erabiltzaileen eskura jarri aurretik.
Liburutegian eskuragarri dauden liburuak kontsultatzeko, Euskadiko liburutegien katalogo kolektibora jo daiteke, (www.katalogoak.euskadi.eus/cgi-bin_q81a/abnetclop/O9419/ID3b5e4c9a/NT1?ACC=111&LANG=eu-ES) helbidean, eta ondoren eskaera egin.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Eguzki denuncia al Ayuntamiento de Azkoitia ante el Ararteko por vulneración del derecho a la información ambiental
-
Lasarte-Oria acapara el 10% de las vacantes de médicos de la CAV
-
Imuntzo eta Belokiren kontzertua Azkoitian maiatzaren 23ra atzeratu da
-
Que se anden al loro en Donostia y en Azpeitia, que los legazpiarras vienen pegando fuerte