- Mendaroko Udalak maiatzaren 10era arte luzatu du Kilkerzulo ludotekaren logotipoa aukeratzeko antolatutako lehiaketaren epea. Interesatuek hiru aukera dituzte proposamenak udaletxera bidaltzeko: postaz (Herriko Enparantza 1, 20850 Mendaro), e-mailez (kultura@mendaro.eus) edo 685 720 010 telefono zenbakiaren bitartez (egilearen izen abizenak eta telefonoarekin batera).