- Maxixatzen herri komunikabideak koronabirusak eragindako egoerara moldatutako pintxo lehiaketa antolatu du.
Lehiaketan azkoitiar guztiek har dezakete parte, "egoki ikusten dituzten osagai guztiak erabilz". Hori bai, "epaimahaiak pintxoa dastatzeko aukerarik izango ez duenez, itxurak berebiziko garrantzia izango du".
Edonola ere, pintxo lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek mezua bidali behar dute maxixa-tzen@maxixatzen.eus helbide elektronikora edota 688 846 351 telefono zenbakira; "lehiaketan parte hartu nahi dela zehaztuz eta parte hartzailearen izen-abizenak, telefono eta NAN zenbakiak, pintxoaren argazkia eta pintxoaren izena jarriz".
Proposamenak bidaltzeko epea bihar (22.00etan) amaitzen da eta irabazlearen izena ostegunean (21.00etan) jakinaraziko dute. Honek Maxixatzen eta Urola Kostako Hitzaren urtebeteko harpidetza irabaziko ditu.