- Urola Erdiko Mankomunitateak gogorarazi du alarma egoerak irauten duen bitartean hondakinak ezin direla herrietako kaleetan utzi, "ez edukiontzien kanpoan ez beste inon". Izan ere, mankomunitateko langileak herritarrek utzitako hondakin ugari biltzen ari dira azken asteotan eta horrek "hondakinak biltzeko zerbitzua kaltetu eta langileon osasuna arriskuan jartzen du".

Mankomunitateak behin eta berriz jakinarazi du kornabirusak eragindako alarma egoeraren ondorioz hondakinak biltzeko zerbitzua murriztu egin duela. Hori dela eta, "arropa bilketarik ez dago, bolumen handikoen bilketarik ez dago eta garbigunea itxi dugu".

Hala eta guztiz ere, hondakinak "maiz" agertzen ari dira edukion-tzien kanpoan, "batez ere, arropak eta bolumen handiko altzariak eta trasteak". Horregatik hondakinak lurrean ez uzteko eskaera egin du berriro Mankomunitateak.