- Garai berrietara egokitzeko asmoarekin eta egungo egoerari erantzuna emanez, Zeraingo Udalak abian jarri du WhatsApp bidez informazioa zabaltzea. Hain zuzen, Udaleko informazioa eskainiko da bertan, baina sortuko den taldea ez da bakarrik alarma egoera honetan erabiltzeko izango, izan ere, asmoa komunikatzeko bide berriei paso eman eta ingurumenari laguntzeko paper gutxiago erabili eta herriko aguazilei lana erraztea da. Interesa duenak, ALTA hitza idatzi behar du 689 718 021 zenbakira eta taldean sartuko da horrela.