Telekomunikazio arazoak hobetzeko lanean ari dira Bedaion
Irrati uhinez banda zabala eraman du enpresa batek Orendaindik eta orain wifi librea eta doakoa dute
- Gipuzkoako Foru Aldundiak, agindu bezala, zuntz optikoa hedatzen duen bitartean, Tolosako Udala "ahalegin berezia" egiten ari da konfinamendu egoeran Bedaioko auzotarrek dituzten telekomunikazio arazoei irtenbidea emateko.
Horrela, Tolosaldea Garatzenen eskutik, eta Udalak ere diruz lagunduta, enpresa partikular batek Orendaindik Bedaioko erdigunera irrati uhinez banda zabala eraman du eta, beraz, wifi librea eta doakoa dute erdigunean. Lan hori eginda eta instalakuntza horretaz baliatuz, orain, Bedaioko bizilagunek, beren etxebizitzetara hedatu dezakete banda zabala.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Arrasate activa los espacios 'GarbiBizi' en zonas estratégicas para la limpieza de bicicletas
-
Pasaia se volcará los próximos tres meses en el cuidado del mar y el medio ambiente
-
Juegos de agua, picnic y baño: así será el nuevo espacio de ocio de Aretxabaleta
-
Urnietako Muniskuegañako multzo megalitikora bisita antolatu dute