Aurrera darrai Santio jaietako prozesu parte- hartzailea
Villabonako Udalak onartu du ez dakitela jaiak normaltasunez ospatzeko moduan izango diren
- Aurrera darrai Santio jaietako kontzerturako taldeak aukeratzeko prozesua. Kultura sailetik argitu dute ez dakitela uztaileko jaiak normaltasunez ospatzeko moduan izango diren, baina jarraitu egingo dutela prozesuarekin. 20 talde proposatu dituzte herritarrek eta Udala talde horiekin harremanetan jarriko da orain uztailaren 28an jo-tzeko moduan dauden eta beren aurrekontua zein den jakiteko.
Bestalde, #AmasaVillabonaEtxetik argazki lehiaketan 140 lan jaso dira eta Oria Merkatarien Elkarteak eman dituen hiru saski zozketatu dira. Sarituak dira Itziar Eizmendi, Ainhoa Mendia eta Maite Ortiz.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Aretxabaleta realiza un diagnóstico para optimizar la gestión ambiental
-
Cuatro investigados e incautada una "notoria cantidad" de droga en comercios de artículos derivados de cannabis en Irun
-
Pandero eta trikitiaren doinuak nagusi izango dira Arrasaten
-
Las voces de Oñati abesbatza homenajearán el sábado a Xabier Ugarte