Udalak 80 urte gorako hondarribiarrak deitu ditu
Hamalau kasutan herritarrek eskaerak egin dizikiete Gizarte Zerbitzuei, nagusiki erosketak egiteko laguntza
- Hondarribiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetatik 80 urte gorako hondarribiar guztiak deitu dira telefono bidez, bere egoera zein den jakiteko. Gotzone Larrarte Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak atzo zioenez, "telefono bidezko kontaktua manten-tzen ari gara larrialdi egoeran zehar, batez ere egoera ahulenean daudenekin". Hauetaz gain, Udaleko gizarte langileek ere etxez etxeko zerbitzuan altan daudenei deitu diete, baita eguneko egoi- tzetara joaten zirenei eta orain egoera berri honetan bere etxeetan egon behar dutenei ere. "Gainera, bakarrik bizi diren 75 urtetik gorako pertsonekin banaka hi-tzegin da, eta orain beste pertsonekin bizi diren 75 urtetik gorako pertsonekin ari gara", gehitu zuen Larrartek. Atzo arte, Udalak kontaktatu zituen hondarribiar guztien artean, hamalau kasutan eskaeraren bat egin zuten eta gehienetan Gurutze Gorriaren bidez bideratu ziren. "Nagusiki erosketak egiteko beharra da laguntza eskatzeko arrazoia", amaitu zuen Larratek.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Un zorro se adelanta a la visita del Olentzero e intenta colarse en una cena familiar en Elgoibar la noche del 24 de diciembre
-
Un zorro ha tratado de hacerse con un lugar en la mesa en la cena de Navidad de una familia de Elgoibar
-
Beasain aprueba el presupuesto de 2026 por 23,4 millones
-
Detenido un hombre de 60 años por intentar agredir sexualmente a una mujer en Azkoitia