Auzolan sareak osatzen ari dira Tolosaldean
- Herritar multzo bat elkarlanerako boluntario zerrenda osatzen ari da Tolosan eta dagoeneko 120 lagunek baino gehiagok izena eman dute. Alde batetik, osasun zerbitzuetarako langileek pairatu dezaketen "saturazioa egoera dela eta", zain-tzaileei zaintza eskaini nahi diete, eurek burutu ezin dituzten jardueretan lagunduz. Beste alde batetik, baliogarria izan daiteke gizarteko talde zaurgarrienei laguntzeko ere, kalera irteteko beldur edo berrogeialdian egonda eduki ditzaketen beharrei erantzuteko.
Erosketak egin, etxea garbitu, txakurra paseatu edo bestelako ekin-tzentarako beharra duten pertsonak eta laguntzeko prest dauden herritarrak koordinatzen ari dira. Bi telefono zenbaki jarri dituzte kontakturako: 647 301 246 / 696 623 569.
Amasa-Villabonaren kasuan, udalak eta Onddo Gazte Asanbladak elkarlanean sortu dute zerbitzua, adineko pertsonei eta ezgaitasuna dutenei erosketak etxera eramateko boluntario bidezkoa. Boluntario gisa izena emateko boluntarioakvillabona@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar da eta esku-orria jasoko dute nola jokatu behar duten jakiteko.
Zerbitzua jaso nahi dutenek, aldiz, 693 018 569 telefono zenbakira deitu behar dute. 70 urtetik gorako herritarrei, ezgaitasuna dutenei edota gaixotasunen bat dela medio arrisku-talde gisa kontsideratzen direnei zuzentzen zaie zerbitzua. Deiak goizeko 9.00etatik 12.00etara egin beharko dira. Udalak Kutxako kontu mugatu bat zabaldu du eta 3.000 euroko kopurua ezarri du bertan udaleko beste kontu korronte batetik aterata. Kontu korronte hori erabiliko da erosketak ordaintzeko eta gehienez 150 euroko erosketak egin ahal izango dira.
Ibarran ere boluntario sareak sor-tzen ari dira. Kasu honetan udalaren egitasmoa da eta goiz zein arratsaldez laguntzeko aukera dago, beharren arabera. Laguntzeko prest dagoenak gizarte@ibarra.eus helbidera idatzi behar du eta, aldiz, lagun-tza behar duenak edo laguntza behar duen norbait ezagutzen duenak Ibarrako Udalarekin harremanetan jarri behar du: 648 102 809 / gizarte@ibarra.eus.
Zizurkilen ere egunero sortzen ari diren egoera eta beharrei erantzuten ari dira boluntario bidez. Udal bulegoetara deitu behar dute 943 691 012 (1 luzapena) laguntzeko prest daudenek eta laguntza behar duten herritarrek.
Tolosaldeko herri txikietan eres areak hedatzen ari dira. Alegiako Udalak eta Gaztetxeak elkarlanean adineko pertsonei erosketa zerbi-tzua eskaintzeko protokoloa abian jarri dute. Zerbitzuaz baliatu nahi duten adineko pertsonek eskaerak egin ahal izateko 606 797 135 telefonora deitu beharko dute lehenik. Zerbitzuaren koordinatzaileak jasoko du pertsona horren eskaera eta boluntario sareko kide batek hartuko du erosketa egin eta etxera eramateko ardura.