urretxu - Makina bat ekitaldi antolatu dute Emakumeen Egunaren inguruan Urola Garaian.

Legazpiri dagokionez, gaur, 18.30ean, La Cerenentola operaren lehen zatia emango dute kultur etxean. Ostiralean lau ekitaldi egongo dira: 10.00etatik 12.00etara herritarrek Su tranpa liburua irakurriko dute Chillida Lantoki museoan, 17.30ean Emakumeak kirolari erakusketa irekiko dute kultur etxean, 19.30ean La vida invisible de Euridice Gusmao pelikula emango dute Latxartegi aretoan eta 21.45ean pilota partidak egongo dira Urbeltz pilotalekuan.

Emakumea kirolari erakusketan Iñaki Bergarak ateratako argazkiak ikusi ahal izango dira. Erakusketa hau hilaren 27a arte egongo da zabalik: astelehenetik ostiralera, 17.30etik 20.30era.

Larunbatean, 19.30ean, Mujercitas pelikula emango dute Latxartegi aretoan. Gainera, 19.00etan karropoteoa egingo dute. Igandean, berriz, manifestazioa egongo da. 12.00etan abiatuko dira, Hegialdetik. 13.00etan, plazan, Gazte Txokoko nesken ekintza egongo da.

Datorren astean bi ekitaldi egongo dira. Hilaren 11n, 18.30ean, La Cerenentola operaren bigarren zatia emango dute. Hilaren 12an, berriz, Idoia Lekuek Emakumearen rola elkarteetan hitzaldia egingo du. Hi-tzaldi hau gizarte zentroan izango da, 18.30ean.

Ezkion ere hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Igandean, 14.00etan, emakumeen bazkaria egingo dute Anduaga elkartean. Hilaren 13an Lurdes Odriozolaren Emakume ekintzaileak sagardogintzan erakusketa irekiko dute Igartubeiti baserrian. Inaugurazioa 19.00etan izango da. Bukatzeko, hilaren 14an Emakumeak landa ingurunean jardunaldiaren zortzigarren edizioa egingo dute Igartubeiti baserrian. Ondoren barrikotea egingo dute. Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute.

Urretxu eta Zumarragan antolatu dituzten ekitaldiei dagokienez, bihar Placer femenino dokumentala emango dute. Emanaldia Zelai Arizti aretoan izango da, 20.30ean. Ostiralean, 11.00etan, Gainzuri ikastetxekoek Martxoak 8, 8 kale emakumeentzat jarduera egingo dute Urretxu eta Zumarragako kaleetan. Ekitaldia Areizaga-Kalebarren plazan amaituko da. 19.00etan bertso eskolako kideek Andre eta jabe saioa egingo dute Zelai Ariztin.

Artisau eta artisten azoka Larunbatean emakumeen bazkaria egingo dute Urretxuko udaletxeko atarian. Igandean, berriz, hiru ekitaldi egongo dira. 10.00etatik 15.00etara emakume artisauen eta artisten azoka egongo da Areizaga-Kalebarren plazan (eguraldi txarra egiten badu, Zumarragako plazan izango da). 17.00etan Alarma Morea taldeak kontzertua egingo du Areizaga-Kalebarren plazan. Bukatzeko, 18.00etan manifestazioa abiatuko da toki beretik.

Martxoaren 20an, 20.00etan, Angela, Iparragirreren bertso askea lana antzeztuko dute Labeaga aretoan. Bukatzeko, hilaren 31n 5 urtetik gorako haurrentzako ipuin kontaketa saioa egongo da liburutegian. Ekitaldi hau 17.00etan hasiko da.