Villabona - Udalen laguntzarekin, martxoaren 8ra begirako egitarau zabala osatu du Aiztondoko Mugimendu Feministak,. Zeinbait ekimen gauzatu dira dagoeneko eta beste zenbait datozen egunotan egingo dira.

“Azpimarratzekoa da egindako koordinazio lana, gure helburua izan da egun berean eta herri ezberdinetan ekintzak batera ez izatea izan da. Guztietan ez dugu lortu, baina bailara osoan programa osatu eta polita eratu dela iruditzen zaigu”, azaldu dute antolatzaileek.

Hala, gaur Kattalin Minerrekin Moio liburuaren tertulia izango da, 18.00etan, Zizurkilgo Plazida Otaño liburutegian. Ostegunean, aldiz, Sexijentziak bakarrizketa izango da Adunako liburutegian, 19.00etan.

Ostiralean, hilak 6, hainbat ekin-tza izango dira. 10.00etan, Guretzako emakume atzerritarren taldea bilduko da Zizurkilgo Atxulondon; 16.00etatik 19.30era, Adunako liburutegian photocalla eta bertso-merienda izango dira; 20.30ean Villabonako elizatik abiatuta Evaren alaba antzerkia; eta 23.00etan Larraulgo ostatuan, Bakean dagoena bakean utzi bakarrizketak.

Larunbatean, hilaren 7an, Tolosaldeko Emakumeon martxa izango da 16.15ean Zizurkilgo Joxe Arregi plazatik abiatuta. Iganderako, martxoak 8rako, hainbat mobilizaio iragarri dituzte. Goizean, 12.00etan, Zubiek batzen gaituzte giza-katea izango da Villabonako eta Zizurkilgo zubietan; 17.00etan mosaikoa egingo dute Villabonan eta 18.00etan, merienda musikatua Errebote plazan.

Datorren astean egitarauak jarraipena izango du martxoaren 27a bitarte film proiekzio, irteera, hi-tzaldi eta abarrekin.