Zizurkilen gaur zozketatuko dira bisurteko 'bi xextoak'
Guztira 32.000 zenbaki banatu dira herritarren artean herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko
Zizurkil - Bisurtea aitzakia hartuta, bi xexto edo bi saski zozketa-tzea erabaki dute Zizurkilgo Udalak eta herriko merkatari eta ostalariek, bertako merkataritza eta ostalaritza sustazteko eta indar-tzeko. Hala, zozketa gaur izango da, 12.30ean, Joxe Arregi plazan.
Otsailean Zizurkilgo Udalak txartel bana banatu zuen etxez etxe eta txartel horren trukean zozketarako hamar zenbaki oparitu dira herriko komertzio eta tabernetan eta gasturen bat eginez gero, zenbaki gehiago jaso ditu erosle bakoitzak. Guztira 32.000 zenbaki banatu dira herri guztian eta Zizurkilgo taberna eta saltokietan eskuragarri daude.
Esan bezala zozketa gaur izango da eta goiza girotzeko, erraldoien kalejira egingo da Elbarrenan zehar, eguraldiak lagunduz gero. Egitasmoan parte hartu duten komertzioen produktuak eta baleak egongo dira saskietan.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Un ejército de DJ, listo para invadir Elgoibar el 19 de julio
-
Una plataforma ciudadana defenderá los ascensores históricos de Donostia
-
La biblioteca Dumboa: un universo literario de casi 11.000 libros
-
“Hoy miramos la historia del clima de una manera más ‘científica’, pero nuestros abuelos recurrían a la religión, los mitos...”