andoain - Hitzaldiak, kalejira, kultur jarduerak... denetik antolatuko da Andoainen Martxoak 8ra begira. Egitaraua aste honetan aurkeztu dute udal ordezkariek eta zenbait gizarte eragilek.

Datorren astean hasiko dira ekimenak, otsailaren 26an, Pausoz pauso 2020 ekimenaren aurkezpenarekin Basteron. Omendutako zortzi emakumeekin solasaldia eta kartel lehiaketaren sari banaketa egingo da.

Martxoaren 6an Herria herri bilakatu zuten Andoaingo emakumeak III erakusketa zabalduko dute, Itxaso Mendiluzeren eskutik. Ondoren, Yo, la peor del mundo antzerki musikala izango da.

Martxoaren 7an Pausoz pauso ekimena, martxa-kalejira eta ekitaldia iragarri dituzte eguerdian. Ondoren, emakumeen bazkaria izango da eta izena emateko 606 929 697 telefonora deitu behar da.

Matxoaren 8an manifestazioa egingo da eta eguerdian emakumeen bazkari autogestionatua izango da. Izena emateko: 653 736 386, 635 716 709 edo andoaingoasanbladafeminista@gmail.com.

Martxoaren 10ean, Shirley Valentine pelikula izango da zine-forumean. Martxoaren 11ean, berriz, Mujeres de Andoain: migración e historias de vida mahai-ingurua antolatu dute. Martxoaren 13an, Emakume gazte bidaiariak diaporama iragarri dute. Martxoaren 14an, Emakumeen pala topaketa jokatuko da. Martxoak 17 eta 24 Hobeto sentitzeko pausoak ematen tailerra izango da (izen emateak: 667 608 202 edo zuenaemakumeentopalekua@hotmail.com). Martxoaren 18an, Futbolariak eta Printzesak an-tzezlana izango da Basteron. Amai-tzeko, martxoaren 23an La brecha orgásmica. De cómo el patriarcado nos sigue hasta la cama kafe-tertulia feminista izango da.