Sistiaga Mossoren lana, Menchu Gal aretoan
Erakusketa, margolari gipuzkoarraren 37 lanekin, gaurtik eta maitzaren 17ra arte bisitatu ahal izango da
irun. Menchu Gal aretoak euskal artearen izen adierazgarrienak (halaber, Gaur taldeko kideak) omentzeko burutu duen ziklori amaiera emango dion erakusketa gaur irekiko du. Gaurtik Jose Antonio Sistiaga Mosso margolariaren 37 lanez osatutako bilduma ikusgai izango da aretoan, maitzaren 17ra arte. Helena Elbustok komisariatuko du erakusketa. Gainera, katalogo bat argitaratu da, Jean-Michel Bouhours arte historialari eta Parisko Pompidou Zentroko buru ohiaren testuekin. Katalogo hori Menchu Gal aretoan egongo da eskuragai, 3 euroren truke. Jose Antonio Sistiagak bere gurasoei, Rafael Sistiaga eta Luisa Mossori, eskaini die katalogoa. Erakusketa otsailaren 28an, martxoaren 27an eta apirilaren 24an, ostiraletan, ospatuko diren bisita gidatuekin egingo da. Helena Elbusto komisarioak dinamizatuko ditu, eta 19.00etan hasiko dira. Bisita gidatuetan parte hartzeko ez da beharrezkoa izango izena ematea, erabat irekiak izango dira eta. J.G.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Oiartzungo Udalak Ander Garaiarri, Europako txapeldunari, harrera egin dio
-
Errekan Gora: un auténtico maratón musical en Eskoriatza
-
Hondarribia rindió homenaje a Jesús María Jauregui en su VIII Festival de Ajedrez
-
El Ayuntamiento de Donostia estará “muy vigilante” con las obras de los tres bloques de Gros