Ruper Ordorikak kontzertua eskainiko du 'etxean'
Sasoi ezberdinetako kantuak entzungo dira igandean Santa Anak hartuko duen emanaldian
oñati - Ruper Ordorikaren musikaz gozatzeko aukera egongo da datorren igandean Oñatiko Santa Ana antzokian. Mugalariak taldearekin igoko da taula gainera musikari oñatiarra: Arkaitz Miner (gitarra, biolina eta mandolina), Hasier Oleaga (bateria) eta Lutxo Neira (baxua).
Kafe antzokian izenburuarekin jaio zen Ordorikaren azken diskoa, zuzenean grabatu eta argitaratzen duen hirugarrena. 2018ko abenduaren 15 eta 16an Bilboko Kafe antzokian eskainitako kontzertuen emaitza zaindua biltzen du. Sasoi ezberdinetako kantak dira eta Oñatin bide beretik joko du. Udaleko Kultura sailak antolatutako emanaldia 19.00etan hasiko da. Sarrerak salgai daude Txokolateixian eta leihatila digitalean, 12 euroren truke.- A.D.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Un zorro se adelanta a la visita del Olentzero e intenta colarse en una cena familiar en Elgoibar la noche del 24 de diciembre
-
Un zorro ha tratado de hacerse con un lugar en la mesa en la cena de Navidad de una familia de Elgoibar
-
Beasain aprueba el presupuesto de 2026 por 23,4 millones
-
Detenido un hombre de 60 años por intentar agredir sexualmente a una mujer en Azkoitia