Emakume Master Cup txapelketako kanporaketak jokatuko dira gaur
Villabona - Amasa-Villabonako Udalak jakinarazi duenez, emakumeen kirola sustatzeko hainbat ekimen antolatuko ditu 2020 urtean zehar. “Genero berdintasunaren aldeko dinamika oso baten baitan, kirolean (ia kirol guztietan) emakumeek pairatzen duten bazterketari aurre egitea elementu garrantzitsua izango da”, argudiatu dute.
Zentzu honetan, asteburu honetan Amasa-Villabonako bereizgarri garrantzitsuenetakoa den pilota kirolean ere, berdintasunaren aldeko sentsibilizazioan eragitea izango da antolatu diren ekimenen helburua.
Asteburu honetan emakume pilotariak izango dira protagonista Amasa-Villabonan. Atzo egindako proiekzio eta solasaldiaren ondoren, gaur Emakume Master Cup txapelketako Eskuz binakako Pilota Goxua modalitateko kanporaketak jokatuko dira, 17.00etan hasita, Behar Zana pilotalekuan.
Emakume Master Cup txapelketako Eskuz binakako Pilota Goxua modalitateko kanporaketen baitan, guztira lau pilota partidu izango dira. Lehenengo jokatuko dute Adriana Salat-Miriam Ballestak eta Nerea Sagarna-Haizea Marijuan bikoteak; bigarren partidan, Maialen Magunagoitia-Ione Mateo eta Arantxa Arratibel-Aisha Etxeberria lehiatuko dira; hirugarrenean, Amaia Zarrabeitia-Izarne Oiarzabalek eta Aizane Ibarrola-Eider Zubizarreta; eta azkenik, aurrez aurre arituko dira Aiora Armendariz-Haizea Salanueva eta Nagore-Leire Galeano. Herritarrei partidak ikustera joateko gonbita luzatu die Amasa-Villabonako Udalak. - M.S.S.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Errenteria organiza el 26 de septiembre un mercado de bicicletas de segunda mano
-
Miguel Okina: un recorrido por la vida, obra e influencia del pintor bergarés en formato libro
-
Janire González-Etxabarri, campeona del mundo de surf, recibe el cariño de todo Zumaia
-
Hernani organiza un paseo por los mojones