Emakumeen Pala Txapelketa larunbatean hasiko da
hondarribia - Emekik antolatzen duen V. Emakumeen Pala Txapelketaren jardunaldiak otsailaren 15ean eta 29an izango dira, eta, azkenik, finala martxoaren 7an iritsiko da, hilaren 8ko Emakumeen Egunaren sarrera gisa eta Hondarribiko Emakumearen Astearen ekimenen barnean finkatuta. Txapelketako aurkezpen ekitaldia atzo burutu zen, pilotalekuan bertan, eta Emekiko kide den Maria Jesus Berrotaranek lehenengo partiduak larunbat honetan, hilak 8, hasiko direla aurreratu zuen.
Berrotaranek zioenez, 1994 eta 1997 urteen bitartean lau txapelketa ospatu ziren Hondarribian, Emeki Elkartearen eskutik, eta "orain bosgarrena egin nahi dugu; azken aldiotan hitzegina genuen berreskuratu egin behar genuela, eta azkenean lortu dugu". Hondarribiko Udalari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari eskerrak eman nahi izan zizkion Berrotaranek Emekiri eman diotenlaguntzagatik.
Ekimenaren antolakuntza taldeko kide den Lucia Elizondok jakinarazi zuenez, txapelketan "hamabi bikotek parte hartuko dute". Haien artean 57 urteko emakume bat eta 14 urteko neska bat egongo dira; txapelketan ez da inolako bereiztasunik egingo adinari dagokionez. "Mailako txapelketa izango da eta hiritarrak eta bisitariak deitu nahi nituzke ikuskizuna ikustera", jarraitu zuen Elizondok.
Txapelketaren helburu nagusia "emakumeen kirola, eta kasu honetan pala, ezagutaraztea eta ikustaraztea da", zioen bere aldetik Go-tzone Larrarte Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun zinegotziak, Udalak laguntzaile moduan ekimenaren antolakuntzan parte hartu baitu. Ildo horretan, Soroetako frontoian egokitze lanak burutu dira aste honetan bertan.
"Gogoratu nahi dut duela bi urte Udalak 13.000 euro gastatu zituela frontoia margotzeko, eta berriz ere dena zikindu egin zutela pintadekin", gogorarazi zuen Larrartek. Grafitti berri horiek garbitzeko Udalak pilotalekua berriz ere egokitu behar izan du azken egunetan eta, horregatik, zionegotziak deialdia egin zuen espazio publikoa "errespetatua izan dadin".
Txapelketa honetaz gain, Berrotanarek iragarri zuenez, urtean zehar ikasketxeetan ere arituko da Emeki pala eta esku pilota sustatzeko asmoz, Hondarribiko Pilota Eskolarekin batera.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Bergara: Berener instalará en julio sus primeros paneles fotovoltaicos en el colegio San Martín
-
Trintxerpe dará la bienvenida a Inude eta Artzainak
-
Permacultura: las clases magistrales de la naturaleza como tutorial
-
“No voy a decir que siendo payasa haya encontrado el sentido de la vida, pero sí un camino bonito y divertido”