Inauterietako Erakuslehio lehiaketa deitu du Udalak
Izena emateko epea otsailaren 15ean itxiko da eta hiru denda onenek sariak izango dituzte
HONDARRIBIa - Udaleko Turismo eta Merkataritza Departamentuak Hondarribiko 2020ko Inauterietako X. Erakusleiho Lehiaketa antolatu du. Helburu nagusiena merkataritza herriko biziaren partaide egitea da, eta ondoen apainduak dauden establezimenduei saria emango zaie. Izen-ematea BAZen egin beharko da. Urtarrilaren 23an ireki zen eta otsailaren 15ean itxiko da. Erakusleihoak otsailaren 17tik 25era arte egon beharko dute apainduta. Lehiaketan parte hartu ahal izango dute kalera ematen duen erakusleihoa duten establezimendu guztiek, martxan baldin badaude. Epaimahaiak diseinua, sormena, irudi komertziala eta produktuaren aurkezpena izango ditu kontuan. Hiru sari nagusiak 450, 300 eta 200 eurokoak dira. - J.G.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
De Socrates, Nietzsche y Schopenhauer, a dominar el hierro en la forja
-
Arrasate pedalea para ampliar la red de bidegorris
-
Zumaia: el espectáculo de Zapotxin de este domingo se traslada a cubierto por previsión de "mal" tiempo
-
Un mercado artesanal en Irun para celebrar el primer año de vida de Marzaycas