Etxebizitza publikoen zozketa, otsailaren 7an
Bihar itxiko da erregistroan izena emateko epea Biztanleen Arreta Zerbitzuan
hondarribia - Datorren otsailaren 7an, eguerdiko 13.00etan Hondarribiko Udaletxeko Areto Nagusian, bigarren eskualdaketako etxebizitza publikoen eskaeragile erregistroan, notario aurrean, familiako kideen arabera izena emana duten bizikidetza unitateen zozketa egingo da. Kontuan hartu behar da izenemateak bi urtean behin berritu behar direla, eta hala egiten ez dutenek kanpoan geratzen direla. Izen emateko epea bihar itxiko da eta BAZen egin beharko da. Hala, bizikidetza unitate mota bakoitzerako zerrenda bat osatuko da, eta zerrenda horren arabera eskaini eta hala badagokio esleituko dira Udalak dituen bigarren eskualdaketako etxebizitza horiek. Zozketari buruzko informazio gehiago hondarribia.eus udal webgunean lor daiteke. - J.G.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
De Socrates, Nietzsche y Schopenhauer, a dominar el hierro en la forja
-
Arrasate pedalea para ampliar la red de bidegorris
-
Zumaia: el espectáculo de Zapotxin de este domingo se traslada a cubierto por previsión de "mal" tiempo
-
Un mercado artesanal en Irun para celebrar el primer año de vida de Marzaycas