Arrasateko Udaleko Enpresa batzordeak negoziazio prozesu "serio" bat eskatu dio Udal Gobernuari
Arrasateko Udaleko langileen Enpresa batzordeko kideek azaldu dute azken urteetan oso zaila egin zaiela lan baldintzen eta funtzio publikoaren negoziazio prozesu "serio" bat aurrera eramatea. Udal Gobernuaren "jarrera eta utzikeria" salatu dituzte, eta eskatu dute Arrasateko langileei eragiten dieten gaiak herrian bertan erabakitzea.
"2016an, orduko Udal Gobernuaren konpromezua sinatuta geneukan, 2018. urtean sindikatuekin batera aztertuko zutela gure lan baldintzen hobekuntza. Baina ordutik ez dugu ezer negoziatzeko aukerarik izan. Iaz epaitegietarako bidea hartu genuen, legez sindikatuekin negoziatzekoak diren gai batzuk alde bakarrez erabaki zituztelako, besteak beste, lan eskaintza publikoa, egutegiak eta soldataren igoera", adierazi zuten komunikabideen aurrean Enpresa batzordeko kideek.
Gaineratu zuten azken hilabeteetan negoziazio-mahaia lau bider batu dela, baina "bilerak luzeak izan arren, ez dute ezertarako balio izan". "Bertan ez da ezer negoziatzen, ezta erabakitzen ere. Sinatu gabeko dokumentuak aurkezten dizkigute, eta LKSk esaten duenari balio gehiago ematen zaio guk proposatzen dugunari baino", salatu zuten.
Eskaera zehatzak egiten dituzte: Lanpostuen balorazio berri bat, soldataren igoera linealak aplikatzeko proposamenak, aldi baterako lanpostuen kopurua jaisteko eskaera, etorkizunean jubilatuko diren lankideen ordezkapenak egiteko plana, azpikontratatutako langileen lan baldintzen azterketa, jarraipena eta errebertsio prozesuen hasiera€
"Udal langileok ez dagozkion lanak eta ardurak asumitzen ditugu maiz; gure ordutegietatik kanpo disponibilidadea izaten dugu, guzti hau zerbitzuen mesedetan€ Baina nahiko da! Udal gobernuan egoteak funtzio publikoaren gestio ona egitea ere suposatzen du, eta ez dira inondik ere hori betetzen ari. Euren soldaten igoerak burutzeko arin heltzen dira adostasunetara eta horretarako ez dute LKSren aholkularitzarik behar. Gainera, badirudi horretan ez dela ardura ekonomikorik existitzen", kritikatu zuten.
Beraz, plagintza eta erabaki "irmoak" hartzea exijitzen diote Udal Gobernuari. "Negoziazio prozesu serio bat aldarrikatzen dugu, proposamen zehatzak mahai gainean jarri eta zintzotasunez adostasunetara iristeko", eskatu zuten.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
La beca Ribera impulsa dos nuevos proyectos que exploran el río Bidasoa desde el arte, la memoria y el feminismo
-
Entornos rurales: El Ayuntamiento de Bergara reformará el vial de Munabe del barrio de Angiozar
-
Andoain reparará y asfaltará varias calles esta semana
-
De Queen a Korrontzi, pasando por Juan Muguerza, con la Banda de Música de Elgoibar