30 lagun ate irekietan Azkoitiko Udalak antolatuta, udaletxeko historia eta Herriko Plazan kokatuta dagoen 1730 urteko eraikinak gordetzen dituen altxorrak ezagutzeko ate irekiak egin ziren joan den asteburuan eta ekimenak arrakasta izan zuen. Guztira 30 bat lagun gerturatu ziren Juan Bautista Mendizabal, Turismo eta Ondare zinegotzi eta herriko kronikalariak, gidatu zuen bisitan parte hartzeko. Javier Zubizarreta alkateak ongietorria eman zien partaideei eta horren ondoren udaletxeko areto eta gela ezberdinak bisitatu zituzten. Argazkia: N.G.