'Made in, made for' dokumentala ikusi ahalko da etzi Itziarren
Jon Kareaga zuzendari zumaiar gaztea izango da Burugorriko emanaldian bere lanaz hitz egiteko
Deba - Itziarko Auzo Udalak antolatuta, moda industria erraldoiaren ekoizpen ereduari kritika egiten dion Made in, made for dokumentala ikusteko parada izango da datorren ostiralean (19.00etan) Itziarko Burugorri eraikinean. Emanaldiaren ondoren ikus-entzunezkoaren zuzendaria den Jon Kareaga zumaiar gaztearekin solasaldia egongo da.
Fridays for future eta Extinction Rebellionmugimendu globalen partaidea, Kareagak 2019 hasieran bidaiatu zuen Asian zehar (Bangladesh, Txina, India?), fast fashion deitu izan den joerako marka erraldoien ekoizpen kateak arakatuz. Ondoren, Itziarren ikusi ahalko den lana egin zuen, gune horietako langileen baldintza gordinak eta moda-industriak ingurumenean eta pertsonengan duen inpaktua erakusteko. - J.L.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Zarautz invita a la ciudadanía a reflexionar sobre la vivienda
-
Euskal matriarkatua, protagonista Elgoibarren, 'Mitoaren eta historiaren arteko ur nahasketa” izeneko zikloan
-
Fiesta e identidad tomarán forma en el Debarren Eguna
-
Eibar se vuelca con la diversidad a lo largo de los meses de mayo y junio