Fiturren izango dira beste behin Irun eta Hondarribia
Turismo eta jarduera nautikoen liburuxkak eta esperientzia enogastronomikoak aurkeztuko dira aurten, besteak beste.
irun-hondarribia - Madrilgo Fitur Nazioarteko Turismo Azokan egongo dira gaur eta datorren igandean, urtarrilak 26 Irun eta Hondarribiko Udalak, Bidasoa Biziriken bidez.
"Fitur sektoreko jardueren eta berrikuntzen erakusleihorik handiena da, eta, beraz, oso aukera ona da, bai turismoko profesionalei, bai bisitari potentzialei, Irun, Hondarribia eta inguruko zerbitzu eta balio historiko, ondarezko eta naturalari buruzko informazioa eskaintzeko", ziurtatu zuen atzo Miguel Ángel Páez Bidasoa Bizirik-eko presidenteak.
Horien artean aipatzekoa da promozio bideo berria, Irungo zein Hondarribiko irudiak erakusten dituena. Bi hiriek bisitariei eskain-tzen dizkieten baliabide guztiak erakustea du helburu bideoak, familia, bikote eta taldeei zein lan-bileren turismoari zuzenduta.
Azokan, lurraldeko eskaintza turistikoari buruzko informazio guztia jasotzen duten liburuxkak erakutsiko dira baita ere, berritu berri direnak, eta eskualdean egin daitezkeen jarduera nautikoen berri ematen duen liburuxka berria.
Musikarekin lotuta dagoen Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sare barruan kokatutako proiektu berria ere aurkeztuko dute, eta baita Erromatar Hirien Sarearen webgune sortu berria ere, datozen egunetan kaleratuko dutena. Alde horretatik, aipatzekoa da gaur egun Bidasoa Turismoaren webgunea berritzeko lanean ari direla. - J.G.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Zarautz invita a la ciudadanía a reflexionar sobre la vivienda
-
Euskal matriarkatua, protagonista Elgoibarren, 'Mitoaren eta historiaren arteko ur nahasketa” izeneko zikloan
-
Fiesta e identidad tomarán forma en el Debarren Eguna
-
Eibar se vuelca con la diversidad a lo largo de los meses de mayo y junio